Oharra | Oporrak hartzea 2021

Apirilaren 21etik maiatzaren 10era arte egongo da zabalik 2021. urteko oporrak eskatzeko epea. Baimen horiek ekainaren 10ean amaituko dira

Nahiz eta gaur egun bizi dugun egoerak behartu gaitzakeen, berriz ere, biztanleei osasun-arreta egokia bermatzeko salbuespenezko neurriak hartzera, 2021eko oporren programazioari ekin behar zaio.

Horretarako, Araba ESIko profesional guztiei jakinarazten zaie eskaera egiteko epea ireki dela.

  • Eskabideak aurkezteko epea: 2021eko apirilaren 21etik maiatzaren 10era.
  • Baimena emateko epea: 2021eko ekainaren 10era arte.

Oporrak, ahal dela, ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean hartuko dira (Osakidetzako lan-baldintzak Arautzen dituen Akordioak adierazten duen bezala), eta/edo, salbuespen gisa, 2021ean, urrian, Araba ESIn langile guztien artean denbora gehiago banatzeko eta zerbitzuak eta unitateak errazago antolatzeko.

Pandemia-egoerak eragindako salbuespenaren ondorioz, oporren baimena baldintzatuta egongo da beti, eta herritarrek behar duten osasun-prestazio egokia bermatuko da une oro. Neurri berriak har daitezke ezinbesteko kasuetan, pandemiaren kasuan edo Osasun Publikoko murrizketen kasuan.

Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu Araba ESIko profesional guztiei egindako ahalegin handiagatik eta egunerokotasunean erakutsitako profesionaltasunagatik.

Pertsonen Zuzendaritza