Oroigarria | Posta elektronikoaren erabilera egokia
Ez da jarri behar Osakidetzako mezu elektronikoak posta pertsonaletara automatikoki birbidaltzen dituen mezu-araurik (Gmail, Hotmail, Outlook, Yahoo, etab.).
Osakidetzaren posta elektronikora sartzeko, ohiko postuko ordenagailuak eta erakundetik kanpokoak erabil daitezke, dela mugikorretatik, tablet-etatik edo ordenagailuetatik. Beraz, ez da jarri behar Osakidetzako mezu elektronikoak posta pertsonaletara automatikoki birbidaltzen dituen mezu-araurik (Gmail, Hotmail, Outlook, Yahoo, etab.).
Mezu elektroniko horiek pazienteei buruzko datu pertsonalak izan ditzakete, eta, horrela, Osakidetzako posta babesten duen posta elektronikoko enkriptazio-zirkuitutik atera eta kanpoko erabiltzaileentzat eskuragarri bihurtzen dira, hainbat asmorekin.














