EZOT jardunbide egokiak

Erizaintzako Zaintza Osagarrietako Teknikarien lantalde berria

Araba ESIn lantalde berri bat sortu da, Erizaintzako Zaintza Osagarrietako Teknikariek (EZOT) osatua, jardunbide egokien bidez pazienteen zaintza hobetzeko. Horrela, talde horren parte-hartzea sustatu nahi da, ebidentzian oinarritutako estrategiak landuz; zainketen aldakortasuna murrizteko eta horien kalitatea handitzeko jarduketa-protokoloak berrikusiz, eguneratuz edo sortuz.

Halaber, taldeak hainbat proiektu korporatibotan lagunduko du, eta erakundeko batzordeekin eta lantaldeekin batera parte hartuko du alde inplikatua den hobekuntza-plan guztietan.

Lagundu nahi baduzu edo iradokizunak egin nahi badituzu, jarri harremanetan helbide elektroniko honetan: buenaspracticasTCAE.osiaraba@osakidetza.eus.

Bestalde, lantaldeak kartel bat egin du hainbat gomendiorekin, maskarak etengabe erabiltzeak eragindako eragozpenak arintzeko.

Kartela deskargatu