Osakidetzako langileek, lantokira beste udalerri batetik joaten badira, LTE eraman behar dute
Ziurtagiria bakarrik eraman behar dute beste autonomia-erkidego batetik joaten diren pertsonek
COVID-19ren hedapena geldiarazteko helburuz emandako alarma-egoeraren adierazpenak zirkulazio-askatasuna mugatzen du herritar guztientzat; beraz, Osakidetzako profesionalek beren lanpostura beste udalerri batetik joaten badira LTP Lanbide-txartel elektronikoa erakutsi beharko dute NANarekin batera, agintaritzak hala eskatzen badu.
Lekualdaketa beste autonomia-erkidego batetik egiten bada, Profesionalen Arretarako Zerbitzuetara jo beharko da, AUO Txagorritxura (4. C) edo AUO Santiagora (2. C), ziurtagiria eskatzeko, ordutegi honetan 7:45-10:30 eta 12:30-15:15.














