«Lagundu» aplikazioak administrazio-izapideak errazten dizkie Araba ESIko langileei
Araba ESIko langileei gogorarazten diegu «Lagundu» aplikazioaren bidez kudea ditzaketela langileen arloko informazio-eskaerak edo zalantzak
2018ko maiatzaren 1etik, «Lagundu» aplikazioa Araba ESIko intranet-ean eskura dago, gure erakundeko profesionalek langileen arloko zalantzak argitzeko edo informazioa eskatzeko aukera izan dezaten, online bidez, Profesionalen Arretarako Unitateetara joan beharrik gabe.
Galdetegi bat betetzea bezain erraza da. Galdetegi hori Pertsonen Zuzendaritzako ataletan jasoko da, eta ahalik eta lasterren erantzungo dute, profesional bakoitzak aukeratutako bidea erabiliz: posta elektronikoa (Osakidetzakoa) edo telefonoa.
Profesionalen gogobetetzea
«Lagundu» aplikazioa abian jarri zenetik, Profesionalen Arretarako Unitateak 9.199 eskaera jaso ditu guztira, eta gogobetetze-inkestetan 8,31/10eko batez besteko nota lortu du azken bi urteetan. Emaitza oso ona da, eta erantzuteko azkartasuna da ondoen baloratutako itema.
Datuak Babesteko Lege Organikoaren arabera, tresna hori ezin da erabili Osakidetzaren saretik kanpo dauden ordenagailuetatik. Beraz, Araba ESIko ordenagailuak erabili beharko dituzue aplikazio honetan sartzeko.
Gogorarazten dizuegu Profesionalen Arretarako Zerbitzuetan, bai AUO Txagorritxun (4. C), bai AUO Santiagon (2. C), ordenagailu kioskoak dituzuela Pertsonen Zuzendaritzarekin lotutako izapideak egin ahal izateko, ordutegi honetan 7:45-10:30 eta 12:30-15:15.
*Aplikazio hau ez da erabili behar ziurtagirien, baimenen edo lizentzien eskaerak egiteko, ezta Pertsonen Zuzendaritzari zuzendutako erreklamazioak aurkezteko ere.
“Lagundu” aplikaziorako sarbidea
Pertsonen Zuzendaritza














