Osakidetzako Plan Estrategikoa 2023-2025
6 ildo estrategikotan zentratzen da, egungo eta etorkizuneko inpaktuaren lau helburu identifikatzen dituztenak: herritarrak, pazienteak, profesionalak eta Osakidetzako zerbitzu-erakundeen sistema bera
Plan Estrategiko berri honek Osakidetzaren funtsa jasotzen du: esperientziatik abiatuta lan egitea, eta, aldi berean, aspalditik betetzen ari den eta eguneroko lanaren helburu izaten jarraitzen duten osasunaren dimentsioetan sakontzen du, baina, gainera, kudeaketa aurreraturako ikuspegi berritu bat ezarri da, eta 6 ildo estrategikotan zentratzen da, egungo eta etorkizuneko inpaktuaren lau helburu identifikatzen dituztenak: herritarrak, pazienteak, profesionalak eta Osakidetzako zerbitzu-erakundeen sistema bera.
Plan Estrategiko berri honetarako aukeratutako leloa Denok batera Osakidetza etorkizunerantz bultzatuz, eta erakundeko profesional guztiek egin beharreko ibilbide-orria izan nahi du; izan ere, Osakidetza lankidetza-lidergoan eta parte-hartzean oinarritutako eredu baterantz eraldatzeko bokazioarekin sortu da plana, garai berrietan, agertoki aldakor eta zorrotzetan, berrikuntza eta ikerketa, teknologia berriak, herritarren parte-hartzea, profesionalen premiak eta askotariko hainbat arlo jorratzeko.
Plan Estrategiko berria Osakidetzako 300 profesional baino gehiagoren lankidetzaren emaitza da, eta haien lanari eta konpromisoari esker, plan hau errealitate bihurtu da.














