Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiko 3/2019 Jarraibidea

Asistentzia-mailen koordinazioko jarduera-jarraibide orokorrak eta dokumentazio klinikoa egiteko irizpideak

Arreta sanitarioa prozesu konplexua da, eta askotariko eragileek parte hartzen dute. Arreta-prozesu horrek profesionalen eta pazienteen kolektiboen arteko komunikazioa eskatzen du, eta prozedura kliniko eta izapide administratiboak sortzen ditu. Horien inguruko jarraibide argiak finkatu behar dira, nork eta nola egin behar dituen zehazteko.

Osakidetza hainbat erakunde sanitario integratuz osatuta dago eta, horiek funtzionatzeko, funtsezkoa da historia kliniko integratua eta asistentziari jarraipena emateko zirkuituak edukitzea.

Horregatik, komeni da asistentzia-maila guztietako profesionalei gogoraraztea asistentzia-prozesuari jarraipena emateko ardura daukatela, baita sistemak herritarrei eta pazienteei eman behar dien segurtasuna bermatzeko ardura ere.

Jarraibide honen helburua da pazienteen kolektiboari ematen zaion arretaren kalitatea eta segurtasuna hobetzea, asistentzia-mailak ondo koordinatzen ahaleginduta. Koordinazio horretan, Lehen Mailako Arretako taldearen zeregina garrantzitsua da, asistentziak jarraipena izatea eta pazienteen osasun-arreta luzetara aztertzea bermatu behar baitu.

Hala, jarraibide honen bidez, honako hauen inguruko dokumentuak argitu nahi dira: ziurtagiri medikoak egitea; sendagaien preskripzioa, interkontsultak, presentzialak eta ez-presentzialak; urgentea EZ den garraio sanitarioaren preskripzioa; proba osagarrien balorazioa; kontsultako eta ospitalizazioko txostenak eta altak.

3/2019 Jarraibidea osoa ikusi

3/2019 Instrukzioaren laburpena