Osakidetzan minari aurre egiteari buruzko VI. Jardunaldia
Urriaren 3an egingo da, Donostiako Kursaal Jauregian
Jardunaldia osasunaren arretaren eremu guztietan minarekin zerikusia duten profesional eta pazienteei eta Osasun Saileko eta Osakidetzako kudeatzaileei zuzenduta dago, baita minari aurre egitearen inguruan parte hartzen duten beste eragile batzuei ere.
Joan ahal izateko izena eman behar da, hurrengo eskabidea betez, plazak mugatuak baitira.













