Osakidetzaren posizionamendua autodiagnostiko-testei dagokienez

Osakidetzako profesionalek ez dituzte agindu behar autodiagnostiko serologikoko testak

Farmazialarien elkargoek farmazia-bulegoei jakinarazi diete SARS-CoV-2aren aurkako antigorputzak detektatzeko autodiagnostiko-test serologiko bi merkaturatu direla, eta test horiek dispentsatzeko jarduera-gida bat eman zaie farmazia-bulegoei. Gida horretan adierazten denez, hauek dira testa jaso dezaketen pertsonak: kasu positibo batekin kontaktua izateagatik SARS-CoV-2 infekzioa hartzeko arriskuan daudela uste dutenak, baldin eta testa hartzeko preskripzio medikoa badute.

Horri dagokionez argitu nahi dugu Zaintza epidemiologikoko protokoloan oinarritzen dela Osakidetzaren jarduera. Protokolo horretan, COVID-19aren aurkako estrategia diagnostikoak ezartzen dira; baita proba diagnostikoak erabiltzeko lehentasunak ere, eremuen eta proba horiek egiten zaizkien pertsonen ezaugarri klinikoen arabera, kontuan hartuta baliagarritasuna eta erabilgarritasuna.

Gaur egun, autodiagnostiko-testak ez daude estrategia horretan jasota, eta Osakidetzako profesionalek kontsultako diagnostiko bati dagozkion probak baino ez dituzte indikatuko.

Osakidetzako Zuzendaritza Nagusia