Osasun-arloko profesionalak prestatzeko bekak eta laguntzak 2021

Irailaren 14an irekiko da 2021ean hasten diren arlo sanitarioko prestakuntza-jarduerak finantzatzeko beken eta laguntzen eskabideak aurkezteko epea
Gaur, irailak 13, argitaratu da Osasuneko sailburuaren 2021eko abuztuaren 16ko Agindua, arlo sanitarioko profesionalak prestatzeko bekak eta laguntzak arautzen dituena eta horretarako deialdia egiten duena.
Osasun Sailaren helburuetariko bat da zerbitzu sanitarioen kalitatearen hobekuntza sustatzea, talde sanitarioaren prestakuntza areagotuz; horregatik, epe ertain eta luzeko estrategia bat planteatu da, Euskal Sistema Sanitarioko langileek praktika profesionalean duten gaitasuna areagotu dezaten.
Eskabideak aurkezteko epea 2021eko irailaren 14tik urriaren 13ra da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jo esteka honetara.













