Osasuneko Ekintza Estrategikoa (OES) | 2025. urteko deialdia

Osasuneko I+G+B proposamenak otsailaren 10a baino lehen bidali behar dira; osasuneko garapen teknologikoari eta ikerketa kliniko independenteari dagozkienak, berriz, otsailaren 3a baino lehen

Carlos III.a Osasun Institutuak bere webgunean argitaratu du 2025eko Osasuneko Ekintza Estrategikoaren (OES) deialdia egiten duen ebazpena.

Laguntza-eskaerarekin lotutako kudeaketa guztia Bioaraba OII-aren bidez izapidetuko da, eta zentro eskatzaile gisa eskabideak aurkezteko plataforman Bioaraba OII-a hautatu beharko da, 3230 zentroaren kodearekin.

Aurkeztu beharreko proposamen guztiak berrikusi eta behar bezala kudeatu ahal izateko, dokumentazio guztia posta elektronikoz (convocatorias@bio-araba.eus) jasotzeko Bioarabako OII-an ezarritako azken eguna honako hau izango da:

  1. Osasuneko I+G+B proiektuak: 2025eko otsailaren 10a baino lehen. Osasuneko I+G+B proiektuetako ikertzaile nagusiak doktoreak izan beharko dira. Izenburua eduki beharko da plataformara igotzeko.
  2. Osasun-arloko garapen teknologikoko proiektuak: 2025eko otsailaren 3a baino lehen.
  3. Ikerketa kliniko independenteko proiektuak: 2025eko otsailaren 3a baino lehen.

Deialdian agertzen den dokumentazioaz gain, Euskal Biobankuaren parte-hartzea behar duten proiektu guztiek Biobankuaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, eta haren aurrekontua proposamenean txertatu. Horretarako, I. Eranskina bete beharko da. Gainera, unitate klinikoek egin beharreko proba, zehaztapen edo bestelako zerbitzu guztiek aurrekontuan jasota egon beharko dute. Horretarako, beharrezkoa izango da emango den zerbitzuaren arduradunarekin harremanetan jartzea eta adostasun-agiria betetzea (II. Eranskina).

Laguntza-eskabideren bat aurkeztu nahi duten ikertzaile guztiek Bioaraba OII-ari ATXIKITA egon behar dute, eta, beraz, hala ez bada, izen-ematea egin beharko da eskabidea bidali aurretik. Bestela, ezingo da laguntzarik eman, ezta eskabidea izapidetu ere. Jarduera guztietan, bai Ikertzaile Nagusiak bai laguntzaileek, edozein erakunde eta instituziorekin izan beharko dute funtzionario-lotura, estatutu-lotura, lan lotura edo ordaindutako prestakuntza-lotura, gutxienez eskabideak aurkezteko epearen eta dirulaguntza emateko behin betiko ebazpenaren arteko tarte guztian. Baldintza hori betetzen ez bada, eskabidea ez da onartuko prozeduraren edozein unetan.

Eskabide guztiak telematikoki aurkeztu behar dira. Ikertzaile Nagusia arduratuko da dokumentazio guztia plataformara igotzeaz eta eskaera sortzeaz, Bioaraba OII-ak iradokitako aldaketak gehitu ondoren (beharrezkoa izanez gero). Bioarabako OIItik, une horretatik aurrera, aurkeztutako eskabideak ikusi ahal izango dira, eta elektronikoki sinatuko dira.

Interesdunek ebazpen honetako jarduketa mota bakoitza arautzen duten xedapen espezifikoetan adierazitako dokumentazioa bete eta aurkeztuko dute, eta ISCIII-ren egoitza elektronikoaren bidez eskuratu ahal izango dituzte beharrezko agiri normalizatu guztiak, gehien erabiltzen diren izapideetan: Acción Estratégica en Salud. Ayudas y Subvenciones eskabideak bidaltzeko epea irekitzen den unean (ziurtagiririk GABE sarbidea).

Bestalde, jakinarazten da ikertzaile-taldearen curriculum vitae-ak Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren FECYTaren formatu normalizatuan joan behar duela. Formatu hori CVN editorearen bidez (http://cvn.fecyt.es/editor) edo ikertzaile nagusien curriculum vitae laburtua (CVL) izeneko zerbitzua eskaintzen duen FECYTren CVN arauan ziurtatuta dagoen edozein erakundetatik sortu beharko da. Proiektuaren Ikertzaile Nagusiaren CVaren garrantzia kontuan hartuta, funtsezkoa da curriculum vitae normalizatuan jasotako informazioa behar bezala eguneratuta egotea.

OHAR GARRANTZITSUA:

  • Ezinbestekoa da aurrekontua Bioaraba OIIko Kudeaketa Unitate Teknikoko langileek berrikustea.
  • Bioaraba OII-ak eskatutako dokumentazioa jasotzeko ezarritako epeak errespetatzea. Ez da sinatuko ezarritako epeak betetzen ez dituen eskaerarik.

Argibide gehiago nahi izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan. Laguntza kudeatzeko eta proposamenen dokumentazioa bidaltzeko harremanetarako datuak:

Bioaraba OII