Ospitaleratutako pazienteei covid baheketa egiteko gomendio berriak

Kolektibo kalteberak babesteko, PCR bidezko covid baheketa unitate onkohematologikoetan ospitaleratzen diren pazienteetan bakarrik mantenduko da
Osakidetzaren gomendio berrien arabera, ospitaleratutako pazienteei covid baheketak egiteari utziko zaie. Gure erakundean, Medikuntza Prebentiboko Zerbitzuaren aholkularitzapean eta Inoz Batzordearen gomendio-proposamenari jarraituz, beharrezkotzat jotzen dugu unitate onkohematologikoetan ospitaleratzen diren pazienteengan mantentzea, bereziki kalteberak diren kolektiboak babesteko.
Era berean, ez da beharrezkoa izango altaren aurretik baheketarik egitea egonaldi ertain eta luzeko zentro batera doazen pazienteei.
Neurri berri hau berehala aplikatuko da.
Arabako ESIko Zuzendaritza













