Zibersegurtasuneko gune berria Intranet Korporatiboan

Gune berri horren helburua da Osakidetzako profesionalak animatzea lan egiten duten informazio digitala modu aktiboan babestera eta zibersegurtasuneko gertakariei erantzuteko informazioa eta tresnak ematea profesionalei

Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiko Informatika eta Informazio Sistemen Zuzendariordetzak zibersegurtasunari buruzko gune bat sortu du intranet korporatiboan, eta bertara sartzera animatu nahi zaitugu.

Osakidetzako profesionala zaren heinean, zeuk ere lagun dezakezu lanean darabilzun informazio digitala babesten. Horretarako, zibersegurtasunari buruzko informazio lagungarria biltzen duen gune bat prestatu dugu intranet korporatiboan. Hari esker, errazagoa izango da eguneroko lanean segurtasunez lan egitea eta alferrikako arriskuak saihestea, erakundearen zein herritarren datu sentikorrei dagokionez.

Intranet korporatiboko zibersegurtasunari buruzko atalean, gure sistema, sare eta programak eraso digitaletatik babesteko moduari buruzko informazio guztia aurkituko duzu. Atal horretan, gainera, zibersegurtasunaren inguruko funtsezko gomendio batzuk aurkituko dituzu:

  • Zibersegurtasuneko gomendioak dituzten infografiak, eguneroko lanean segurtasunez jarduteari eta zibergertakariei erantzuteari buruzkoak.
  • Zibergertakariak kudeatzeko prozedura, zibergertakari bat gertatuz gero zer egin jakin dezazun.

Gogoratu: egoera susmagarriren bat detektatuz gero, Osakidetzako Erabiltzailearen arreta zentroari (Osakidetzako CAU) jakinarazi behar diozu ahalik eta lasterren, honako kanal hauen bitartez:

Helbide elektronikoa: cau24x7@osakidetza.eus

Telefono-luzapena: 806350

Zuk ere laguntzen duzu zibersegurtasuna zaintzen Osakidetzan!

Informatikako eta Informazio Sistemetako Zuzendariordetza.