Laguntzeko arauak ospitaleratutako pazienteen senideentzat eta hurbilekoentzat

Gogorarazi nahi dugu oso garrantzitsua dela Araba ESIko gune guztietan garatu diren higiene- eta portaera-protokoloak betetzea, intzidenteak saihesteko

Ospitaleratutako pazienteei laguntzeko baimenari dagokionez, hainbat gorabehera jakinarazi dizkigute, ospitaleetako pertsonen fluxuaren antolaketa urratzen dutenak eta ospitale barruko kutsatzeak saihesteko euste-neurriak arriskuan jartzen dituztenak.

Zenbait pertsonaren bisitak jasotzen dituzten pazienteen kasuak hauteman dira, atondoetan kafea hartzen ari ziren babes-mantalak soinean zituztela.

Bereziki, solairu bakoitzeko laguntzaileen politika zorrotz aplikatzen dela ziurtatzeko eskatzen dizuegu. Laguntzaile baten presentziak pazienteei gure instalazioetan fisikoki zein emozionalki egoten laguntzeko helburua izan behar du.

Laguntzaileak
  • Beti senide bera izan behar du, eta maskara erabiltzeko, kontaktu fisikoa mugatzeko, eskuak garbitzeko arauak, besteak beste,  bete behar ditu.
  • Ospitalean egonaldi laburrak dituzten mendekoak ez diren pazienteei bisitak egitea saihestu egin behar dira, ahal den neurrian, kanpotik inportatutako kutsadurei aurrea hartzeko, eta horrela transmititu behar zaie pazienteei eta haien senideei.

Horregatik, eskatzen dizuegu zuen zerbitzu eta unitateetan jakinaraz dezazuela zorrotzak izan behar duzuela laguntzak baimentzerakoan, laguntzaileei ohartaraz diezaiezuela jarraibideak ez betetzearen ondorioez, eta Segurtasun Zerbitzuari jakinaraz diezazuela hautemandako arau-hausteak.

Laguntzeko arauak ospitaleratutako pazienteen senideentzat eta hurbilekoentzat

 

Erizaintzako Zuzendaritza