Ospitaleratutako pazienteentzako bisiten murrizketa osoa

Arabako ESIk, gaurtik, martxoaren 31tik, ospitaleratutako pazienteentzako bisiten murrizketa osoa ezarri du

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Covid-19 infekzioaren aurkako borrokan ospitale-eremuan hartu beharreko neurriei buruz emandako jarraibideen arabera, Arabako ESIk ospitaleratutako pazienteentzako bisiten murrizketa osoa ezarri du gaurtik, martxoaren 31tik, behar bezala justifikatutako salbuespenetan izan ezik, hala nola adingabeei laguntzea, erditzean eta erditu ondoren bikoteari arreta ematea eta azken egunetako egoeran dauden pazienteak zaintzea. Arau honen salbuespen orok medikuak edo pazientearen ardurapeko zerbitzuak baimenduta egon beharko du, eta historia klinikoan adierazi beharko da erabaki horren arrazoia.

Pazienteen osasun-egoerari buruzko informazioa

Goizeko ohiko mediku-bisiten ondoren (igandeak eta jaiegunak izan ezik) telefonoz emango zaio pazienteak izendatutako pertsonari, hark baimena eman ondoren. Pazienteak ezin badu bere iritzia eman, ospitaleratzean identifikatutako konfiantzazko kontaktu gisa pertsonari jakinaraziko zaio.

Ospitaleratutako pazienteen egoera klinikoaz bestelako kontsultak egiteko

Pazienteei eta Erabiltzaileei Arreta emateko Zerbitzuaren (PAEZ) telefono hauen bidez komunikatuko dira senideak ospitalearekin:

  • AUO KKKK: 945007519
  • AUO Santiago: 945007660
  • AUO Txagorritxu: 945007312

Era berean, senideek poltsa bat ekarri ahal izango dute objektu pertsonalekin, itxita eta entregatzen duen pertsonaren izenarekin eta telefono-zenbakiarekin, edukiaren zerrendarekin, identifikazioarekin eta ospitaleratutako pertsonaren logela-zenbakiarekin. Poltsa hori zentroko sarrera nagusian (AUO Txagorritxu edo AUO Santiago) entregatuko da, eta zelari-taldeak dagokion sarrera-unitatera eramango du. Familiak ospitaleratze-gela ezagutzen ez badu, PEAZekin kontsultatuko da non dagoen, eta zelari-taldeak dagokion sarrera-unitatean entregatuko du.

Bestalde, smartphone motako telefonoak banatu dira ospitalizazio-unitateetan, beren familiekin autonomoak ez diren, narriadura kognitiboa duten eta/edo telefonorik ez duten pazienteen komunikazioa errazteko. Jakinarazpen hori zer ordutegitan egingo den ospitaleratze-unitate bakoitzak erabakiko du, asistentzia-kargaren arabera, ahal dela arratsaldeko ordutegian.

Pazienteentzako erlijio-zerbitzu bat ere badago eskuragarri, 9:00etatik 17:00etara, unitateetako laguntza-langileen bidez kudeatuko dena.

Laguntza psikologikoa profesional, paziente eta senideentzat

Psikologo Klinikoek osatutako taldea laguntza eta babesa ematen ari zaie profesionalei, baita gaixoei eta senideei ere. Covid-19 Krisian Esku Hartze Psikologikoko Zerbitzura sartzeko, bitarteko agintariei eta zerbitzuetako arduradunei eskaera egin behar zaie, harremanetarako telefonoak eman ditzaten. Telefono horiek WhatsApp ere badute. Profesionalak Covid-19 Krisian Psikologian Esku Hartzeko Zerbitzuarekin ere jar daitezke harremanetan, helbide elektroniko honen bidez:

psicologiacovid.osiaraba@osakidetza.eus