Parte hartu nutrizio-ezaugarri hobetuak dituzten elikagaien ikerketan
Digestio-aparatuko patologiarik ez duten eta kolesterola eta triglizeridoak kontrolatzeko farmakorik hartzen ez duten adin nagusikoek har dezakete parte, borondatez
Proiektu hau egiten ari gara: “Azterketa kliniko randomizatua eta kontrolatua, dietan ohikoak diren esnekien eta/edo haragi-produktuen ordez ezaugarri nutrizional hobetuak dituzten haragi- eta/edo esnekiak erabiltzeak biztanleria osasuntsuarengan duen eragina ebaluatzeko”.
Digestio-aparatuko patologiarik ez duten eta kolesterola eta triglizeridoak kontrolatzeko farmakorik hartzen ez duten adin nagusikoek har dezakete parte, borondatez.
Aztertutako produktuak hanburgesak, txorizoak, jogurtak eta gazta dira, eta landare-olioekin aberastutako pentsuekin elikatutako animalietatik datoz, amaitutako elikagaian dauden gantz-azidoen proportzioa hobetzeko.
Azterketak 4 hilabeteko jarraipena dakar, eta, epe horretan, 3 aldiz joan beharko da Bioaraba Osasun Ikerketa Institutuko Saiakuntza Klinikoen Unitatera (AUO Txagorritxuko 4. solairuan), analisiak eta miaketa fisikoak egiteko, besteak beste. Aztertzen ari diren elikagaiak ere leku horretan bertan bilduko dira.
Informazio gehiago nahi izanez gero, telefonoz edo whatsapp bidez kontsulta dezakezu 667178987 edo 650825812 telefonoetan.
Bioaraba OII














