Paziente-Segurtasunerako Arriskua
Azken bolada honetan sarritan suertatzen ari den medikamentu-hornitze eza arrisku handia da botiken erabilera segururako
Hornitze gabezia horiek arazo handia suposatzen ari dira estatu osoko ospitaleentzat azken bizpahiru urtez geroztik gutxi gorabehera eta egoera larritu egin da gainera azken sei hilabeteotan. Laborategiek diotenez, egoera honek ez du konponbiderik epe ertainera.
Urtea hasieratik hona jakinarazi digute nazio-mailan hainbat medikamentuen hornitze gabetzea suertatzen ari dela (azken aste honetan bakarrik 75). Horietako batzuk eragin handikoak dira, hala nola: potasio eta sodio kloruroa (anp), metilprednisolona (zb), AAS aho bidezkoa, Dolocatil aho bidezkoa, Venlafaxina retard, Dalacin aho bidezkoa, Moviprep, Docetaxel (zb), Konakion eta beste asko.
Egoera hau da arrazoi nagusia etengabe agertzen ari diren aurkezpen eta hornitzaileena botika jakin batzuk eman ahal izateko. Hain da larria suertatzen ari den hornitze ezaren maiztasuna eta neurria ezen ezin baitiegu osasun langileei informazio zehatza eskaini.
Horrexegatik, inoiz baino beharrezkoagoa da segurtasun praktikak areagotzea botikak eman eta prestatzerakoan eta bereziki arretatsua izatea haien etiketak identifikatu eta irakurtzean.
Botika-horniduraz gabetzeen gaineko informazio gehiagotarako AEMPS (Botiken eta Osasun Produktuen Espainiako Agentzia) bisitatu.
















