Pazientearen Segurtasunari buruzko XII. Jardunaldia datorren azaroaren 5ean ospatuko da Bilboko Euskalduna Musika Jauregian.
Aurreko urteetan bezala, Arabako ESIak profesionalen eskura jarriko du autobus-zerbitzu bat jardunaldira joateko.
Arabako ESIak, OMEren «Ekintza bizkortu elkarrekin» lelopean, osasun-langileak kontzientziatu nahi ditu eskuen higieneko jardunbide egokiak hobetzeko eta mantentzeko beharraz.
Segurtasun Batzordeak eta Farmazia Zerbitzuak bideo batzuk egin dituzte, prestakuntza-pilula gisa, profesionalak medikazioaren erabilera seguruaren inguruan sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko.
Segurtasun Batzordeak eta Farmazia Zerbitzuak bideo batzuk egin dituzte, prestakuntza-pilula gisa, profesionalak medikazioaren erabilera seguruaren inguruan sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko.
– Zoomen Webinar plataforma: “¿Cómo nos puede pasar esto? Minimizando riesgos en seguridad del paciente”.
– Hizlariak: Inma Moraza eta Patricia Lara | Kudeaketa Sanitarioko Unitatea.
Uztailaren 8tik 28ra arte irekita egongo da “Pazientearen Segurtasunari buruzko oinarrizko kurtsoa”-n izena emateko epea, Jakinsarea plataformaren bidez. Oraingo honetan ikastaroa euskaraz izango da.
Maiatzaren 13tik ekainaren 2ra arte izena emateko epea irekita egongo da “Pazientearen Segurtasunari buruzko oinarrizko kurtsoa”, Jakinsarea plataformaren bidez. Oraingo honetan ikastaroa gaztelaniaz izango da.
Astelehenean, maiatzak 6, izen emateko epea irekiko da “Bigarren eta hirugarren biktimekiko esku-hartzea pazientearen segurtasunaren eremuan”, Jakinsarea plataformaren bidez. Oraingo honetan ikastaroa gaztelaniaz izango da.