Pazientearen Segurtasunaren IX Jardunaldia

Maiatzaren 11n egingo da, Bilboko Euskalduna Biltzar Jauregian

Osasun Publikoko eta Pazientearen Segurtasuneko Programen Koordinaziotik, Pazientearen Segurtasunari buruzko IX. Jardunaldira gonbidatu nahi zaituztegu. 2022ko maiatzaren 11n izango da, Bilboko Euskalduna Jauregian.

Jardunaldi honetan, bada, Pazientearen Segurtasunaren arloan berebiziko interesa duten gaiak jorratuko dira. Ildo berean, hainbat zerbitzu-erakundek arlo horretan izan dituzten esperientzien berri emango dute.

Edukiera mugatua dela kontuan hartuta, bertaratzea lehenbailehen baieztatu behar da.