Pazientearen Segurtasunaren XII. Jardunaldia
Pazientearen Segurtasunari buruzko XII. Jardunaldia datorren azaroaren 5ean ospatuko da Bilboko Euskalduna Biltz eta Musika Jauregian
Aurreko urteetan bezala, Arabako ESIak profesionalen eskura jarriko du autobus-zerbitzu bat jardunaldira joateko
Aurreko edizioetan bezala, Pazientearen Segurtasunari buruzko XII. Jardunaldiak Osakidetzako profesionalak bilduko ditu berriro Bilboko Euskalduna Kongresu eta Musika Jauregian. Bertan, hautatutako erakundeen ekimenak aurkeztu eta aintzatetsiko dira, pazientearen segurtasunari egiten dioten ekarpen bereziagatik.
Programak, ordutegiak, egoitzak eta esleitutako aretoak ez dute aldaketarik izango hasieran ezarritakoaren aldean. Beraz, ez da beharrezkoa izango beste inskripzio bat egitea, erakundea aldez aurretik izena eman duten pertsona guztiekin harremanetan jarriko baita bertaratuko direla berresteko.
Bestalde, izena eman eta azkenean bertaratu ezin diren pertsonek cientifica@osakidetza.eus, helbide elektronikora idatzi beharko dute, plaza libre uzteko eta berresleitzeko.
Era berean, izena eman ez dutenek baina parte hartu nahi duten pertsonek dagokion inprimakia bete ahal izango dute, behean agertzen den esteka jarraituz, izena emateko botoiaren bidez.
Aforoaren berrespenaren ondoren plazak libre geratzen badira, eskaera kontuan hartuko da eta itxaron-zerrendara pasatuko da parte-hartzea berretsi arte.
Aurreko urteetan bezala, Arabako ESIak profesionalen eskura jarriko du autobus-zerbitzu bat jardunaldira joateko.
Zuzendaritza Nagusiaren bertaratze-baieztapena jasotzeaz gain (onartuak izanez gero, jakinarazpen bat bidali beharko da posta elektronikoz), ezinbestekoa izango da ordutegi-baimenaren eskaera izapidetzea Arabako ESIak antolatutako prestakuntza-jardueretan parte hartzeko, bai eta eskaera hori onartzea ere.
Autobus zerbitzua erabili nahi dutenek izena eman beharko dute urriak 27 astelehena, baino lehen helbide elektroniko honetara mezu bat bidaliz: calidad.osiaraba@osakidetza.eus. Urriaren 28tik aurrera, posta helbide beraren bidez berretsiko da plazen esleipena.
Izena eman duen pertsonaren batek azkenean ezin badu autobusa erabili, ahalik eta lasterren jakinaraztea eskatzen da, plaza berresleitzea errazteko.
Plazak izena emandako hurrenkeraren arabera esleituko dira, eta lehentasuna emango zaie Arabako ESIko profesionalei.
3365-Pazientearen-Segurtasunaren-XII-jardunaldia-v2
Pazienteen Segurtasuna














