Pazientearen Segurtasunari buruzko ikastaroa, oinarrizko eta funtsezko prestakuntza
Pasa den astelehenean, ekainaren 11, izen emateko epea ireki zen “Pazienteren Segurtasunari buruzko oinarrizko kurtsoa” deritzon lineako ikastaroan, Jakinsarea plataforma bidez. Oraingo honetan ikastaroa gazteleraz izango da.

Urtean zehar honako ikastaro hauek eskaintzen dira euskaraz zein gazteleraz eta lineako formatuan: “Arreta Sanitarioak irauten duen bitartean Eskuen Higienea” eta “Pazienteren Segurtasunari buruzko oinarrizko kurtsoa”.
Araba ESIko Pazientearen Segurtasunaren iritziz bi ikastaroak oinarrizkoak eta funtsezkoak direla uste dugu arreta sanitario ziurra eta kalitatezkoa eskaini nahi izanez gero.
Horrexegatik, kurtso hauek egitera animatu nahi zaituztegu, biak ala biak oso interesgarriak, atseginak eta egiaztatuak direlako.
Erantsitako egutegietan begira ditzakezue hurrengo saioen datak:
Pazientearen segurtasunaz oinarrizko ikastaroa
Atentzio sanitarioan eskuen higienearen zainketa
Animatu!
Araba ESIko Pazientearen Segurtasuna













