Araba ESIko lau proposamena Parte Harturen TOP 5ean

Joan den maiatzaren 29an, asteartez, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusian, Parte Hartu Top 5 Tailerraren 2. edizioa egin zen, Osakidetzako inplikazio profesional eta parte hartze zerbitzuak antolatuta.
Parte Hartu gune korporatibo bat da berrikuntza eta ideien sormen gunea. Plataforma honetan, Osakidetzan lan egiten dugun pertsonek gure lana hobetu dezaketen ideiak proposatu ditzakegu. Proposamen hauek bozkatu egiten dira, komentatu, aztertu eta azkenik hobekuntza zehatzetan gauza daitezke.
Ideia errazak izan daitezke edo konplexuak, beti ere baliotsuak eta entzunak izateko duinak, egunez eguneko eskarmentutik eratortzen direnak. Osakidetzako eraldaketan parte hartzea suposatzen du, balioa eskainiaz.
Joan den maiatzaren 29an egin zen topaketan azken urtean zehar profesionalek egindako bost proposamen onenak hautatu ziren Parte Hartu-n.
Aipatu beharrekoa da proposamen berritzaile horietatik lau Araba ESIko profesionalek aurkeztu dituztela.
- “Otra manera de abordar la migraña: ‘Solo’ pedagogía” Araba ESIko María Soledad Pérez de San Román.
- “Fotografía en la historia de cada paciente” OSI Bilbao-Basurtoko Inmaculada Bernal eta Araba ESIko Marta Menoyok eskainitako bi proposamenak biltzen dituena.
- “RCP en las escuelas e institutos” y “Ume sorosleak” proposamen bakar batean jasotzen direnak, lehendabizikoa Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko Cristina Quesadak egina eta bigarrena Araba ESIko Beatriz Noarbek gure lankideak eskainia.
- “Programa AVÍSAME, humanización en 160 caracteres” Donostialdea ESIko Juan José Lópezek egindakoa.
- “Euskaraz arreta normalizaziorako bidean ESIen arteko sareak hedatu” Araba ESIko Aintzane Larretxik eskainia.
Hurrengo pausua proposamen horien 2. Edizioko Zuzendaritza Batzordean aurkeztea izango da. Batzordea datorren hiruhilekoan egingo da eta bertan horien ezarpen posiblea erabakiko da.













