Prebentzio-neurriei eta jardunbide egokiei buruzko prestakuntza COVID-19ren aurrean

Araba ESIak Medidas preventivas y buenas prácticas frente a la COVID-19 en la atención hospitalaria online ikastaroa eskaintzen jarraitzen du, eta dagoeneko 8. edizioa egin da
Profesionalek zenbait arriskuren eraginpean egon daitezke, eta, batzuetan, norbera babesteko ekipamenduak (NBE) behar dituzte lan-esparruan beren segurtasuna edo osasuna mehatxa dezaketen arriskuetatik babesteko.
COVID-19ren aurkako lan-arriskuen prebentziorako politikaren barruan, gogora ekarri behar ditugu alderdi epidemiologikoak, transmisio-bideak eta babes-neurriak, bai eta osasun publikoko jarduerak eta gomendioak ere, batez ere norbera babesteko ekipamenduen (NBE) erabilerari eta ekipamendu horiek jartzeko eta kentzeko sekuentziari dagokienez, besteak beste.
Pertsonen Zuzendaritza













