Prestakuntza-deialdia · Erizaintzako profesionalen hemodialisi-zerrenda espezifikoa

Izena emateko/eskabidea egiteko epea maiatzaren 13an, 08:00etan, hasi eta maiatzaren 19an, 14:00etan amaituko da

Hurrengo prestakuntza-edizioa (birziklatzea) maiatzean hastea aurreikusten da. Profesionalak hautatzeko prozesua arintze aldera, aurreko prozedura aldatu da.

  • Nork eman dezake izena: Arabako ESIko indarreko kontratazio-zerrendan inskribatutako EUDek.
  • Baztertzeko irizpidea: zerrenda espezifiko batean dauden profesionalak deialdi honetatik kanpo geratuko dira.
  • Esleipen prozesua: Arabako ESIko kontratazio-zerrendako ordena-zenbakiaren arabera esleituko da, formulario honetan profesionalek egindako lehentasuna kontuan hartuta.
  • Izena emateko/eskabidea egiteko epea: maiatzaren 13an, 08:00etan, hasi eta maiatzaren 19an, 14:00etan amaituko da.
  • Prestakuntzen datak dokumentu honetan kontsulta daitezke.

Maiatzaren 21ean ebazpena argitaratuko da Intranet Korporatiboan. Esleitutako pertsonek mezu elektroniko bat jasoko dute maiatzaren 23an egingo den informazio-bilerarako deialdiarekin batera.

*Titularrak aurkezten ez badira edo baieztatzen ez badute, birziklatze-plazak automatikoki igaroko dira erreserbako plazetara.