UPV/EHUko udako ikastaroak 2024 | “Osasuna, pertsonekiko konpromisoa” prestakuntza-zikloa

Osakidetzako profesionalek matrikularen % 75eko deskontua izan dezakezue, Osakidetzak eta UPV/EHUko Uda Ikastaroen Fundazioak sinatutako lankidetza-hitzarmenari esker

Ekaina eta iraila bitartean “Osasuna, pertsonekiko konpromisoa” prestakuntza-zikloa egingo da UPV/EHUko Uda Ikastaroen XLIII. edizioaren barruan.

Ziklo honek 17 ikastaro ditu, eta gai asko eta askotarikoak dira, osasun-arloko profesionalak prestatzeko eta eguneratzeko.

Osakidetzako langileek, matrikularen % 75eko deskonturako eskubidea izateko, Uda Ikastaroen matrikulazio-prozesuan Osakidetzako Txartel Profesional Elektronikoaren (TPE) kopia bat aurkeztu beharko duzue. TPErik ez baduzu, inprimaki hau inprimatu beharko duzu, zure zerbitzu-erakundeko Langileen Zuzendaritzak zigilatu eta sina dezan. Dokumentu hori bete ondoren, TPEren kopiaren ordezkoa da.

Matrikula online egin ahal izango duzue UPV/EHUko Uda Ikastaroen webgunean.

Informazio gehiago

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan UPV/EHUko Uda Ikastaroen Idazkaritzarekin, uik@uik.eus helbide elektronikoan edo 943 219 511 telefonoan.