Prestakuntza-eskaintza | EZOTen zerrenda espezifikoak

Zerrenda espezifikoak osatzeko profesionalak hautatzeko prozesua arintze aldera eta gardentasuna areagotze aldera, formulario honek telefono-deiaren aurreko prozedura ordezten du

Hurrengo prestakuntza-edizioa (birziklatzea) martxoan hastea aurreikusten da. Zerrenda espezifikoak osatzeko profesionalak hautatzeko prozesua arintze aldera eta gardentasuna areagotze aldera, formulario honek telefono-deiaren aurreko prozedura ordezten du.

  • Prestakuntza hurbilenaren datak dokumentu kontsulta daitezke.
  • Nork eman dezake izena: Arabako ESIko indarreko kontratazio-zerrendan inskribatutako EZOTek.
  • Esleipena: Arabako ESIren kontratazio-zerrendako ordena-zenbakiaren arabera esleituko da, formulario honetan profesionalek egindako lehentasuna kontuan hartuta.
  • Zerrenda espezifikoak hautatzea: ez da beharrezkoa eskainitako zerrenda espezifiko guztiak hautatzea.
  • Izena emateko/eskaera egiteko epea: otsailaren 21etik 27ra, 14:00ak arte. 

    • Esterilizazioko zerrenda espezifikoa: martxoaren 3an argitaratuko da Intranet Korporatiboko esterilizazio-zerrenda espezifikoari dagokion ebazpena. Esterilizazio-zerrenda espezifikoko pertsonek mezu elektroniko bat jasoko dute martxoaren 4an Erizaintzako Unibertsitate Eskolako ekitaldi-aretoan 12:00etan egingo den informazio-bilera baterako deialdiarekin (José Atxotegi kalea, z/g, 01009 Vitoria-Gasteiz).
    • Gainerako zerrenda espezifikoak: gainerako zerrendei dagokien ebazpena martxoaren 9an argitaratuko da Intranet Korporatiboan. Era berean, gainerako zerrendei esleitutako pertsonek mezu elektroniko bat jasoko dute martxoaren 11n, 12:00etan, AUO Santiagoko areto nagusian egingo den bilera informatibo  baterako deialdiarekin.

Titularrak aurkezten ez diren edo baieztatzen ez diren birziklatze-plazak automatikoki igaroko dira erreserbako plazetara.

Eskaera-formulariorako sarbidea