Sarbideak Historia Klinikara (IV) | Sarbide egokiak edo desegokiak

Historia Klinikoa oso da baliagarria, eta bereziki babestua dago; horrexegatik, sarbide honen erabilpen egokia egin behar da, bidezko helburu asistentziarekin. Sarbideak, kalterik edo zabalkunderik egin behar izan gabe, hutsegitea edo eta delitua suposa dezake

Historia Klinikoaren erabilgarritasuna eztabaidaezina da, haren erabilpen zuzenetik eratorritako kontaezinak diren onurak ditu pazienteentzat, profesionalentzat eta Historia Klinikoa kokatzen den ingurunearentzat (publiko zein pribatuarentzat).

Bere erabilgarritasuna eztabaida ezina bada, modu berean sortzen da Historia Kliniko hori sarbide desegokietatik babesteko beharra. Jokoan dago dokumentu horrek erreferentzia egiten dion pertsonaren intimitatea, ez baditugu behar diren babes neurriak hartzen: araudizkoak, teknikoak, eta ekintzazkoak. Babestutako onura juridiko honek du legezko babes gorena.

Historio Klinikoa datu pertsonalen babesari buruzko araudi orokorrera lotuta dago, baita osasun legedi zehatzaren erregularizaziora.

Gordetzen duen informazioaren garrantziak eta lotuta dagoen hainbat erabilera konpatibilizatzeko beharrak, haren tituluaren eskubideen errespetuarekin, justifikatzen du era honetako dokumentuen inguruan sortutako babes bereziaren erregimena.

Historio Klinikorako sarbide desegokia, duela gutxi gai zentrala izan da Medikuen Elkargo batetako formazio jardunaldi batean, baita Osasun eta Zuzenbideko jardunaldietan edo eta osasun arloko datu babesari buruzko hainbat saio edo jardunaldietan.

Joan den urtean indarrean sartu zen Eskubide Digitalen eta Datuen babeserako legeak babesten ditu Historia Klinikoan txertaturik dauden datuen “intimitatearen eskubidea, profesionalen isiltasuna eta konfidentzialtasuna” eta zerbitzu publikoan  horiek urratzen diren unea  jasota dago  ez soilik arau-hauste moduan, baizik eta delitu moduan.

Pazienteen datu klinikoetan sarbide desegoki batek berarekin dakartzan arriskuak delitu bilaka daitezke eta ekar lezake kartzela-zigorra, desgaitze profesionala edo eta zigor ekonomikoak ondasun arduragatik.

Behar izan asistentzialaren egiaztapenik gabe eta haren eskumenekoak ez diren Historia Klinikoak “begiz jotzeagatik” fede onez bada ere, edo eta soilik sarbidea egiten bada ere, jada arau-urratzea egiten da eta delitua izan daiteke. Ez da hirugarrenarentzat kalterik eskatzen, izan ere delitua egiten da datuetara sarbidea egiten den unetik, alegia, haren ezagutza desegokiagatik, hots, datuak ezagutze hutsagatik.

Historia klinikoetarako sarbidea egin ahal da eta egin behar da beldurrik gabe, lan profesionala garatuta, hala ere, justifikaturik ez dagoen edozein sarbide saihestu behar da.

Pertsonen Zuzendaritza