Teletradukzio-sistema Arabako ESIan
Atzerriko pazienteekin komunikatu ahal izateko, eskuragarri daude 51 hizkuntzatan itzultzea errazten duten telefonoak
Gailu horiek AUO Txagorritxuko Harrera Nagusian, AUO Santiagoko telefonogunean, bi ospitaleetako Larrialdi Zerbitzuaren Harreran eta AUO Kanpoko Kontsultetako telefonia-bulegoan aurki daitezke.
Profesionalek adierazitako edozein lekutan eskatu ahal izango dute itzultzaile-telefonoa. Horretarako, erregistro bat bete beharko dute zerbitzu eskatzailearekin, eskatzen duen pertsonarekin eta jasotzen den datarekin. Gailua itzultzeko data ere erregistratuta geratuko da. Zaintzaren ardura duten profesionalek telefonoak beti kargatuta daudela zainduko dute.
Telefonoek bi entzungailu dituzte, bata profesionalarentzat eta bestea pazientearentzat. Gailu horien ondoan, erabiltzeko jarraibideak jasotzen dituen fitxa bat dago. Prozesua hasteko, 9025 zenbakia markatu beharko da, jarraibideetan adierazten den bezala. Zenbaki hori markatu ondoren, itzulpena ezarri nahi den hizkuntzari dagokion zenbakia aukeratzeko eskatzen da, adibidez, errusierarako 8 zenbakia. Zenbakia aukeratu ondoren, itzultzailea hizketan hasten da eta profesionalaren eta pazientearen arteko itzulpen-prozesua hasten da.















