Tenperatura altuen aurrean osasun-zerbitzuetarako gomendioak

Osasun Publikoko Zuzendaritzak zehaztu ditu Lehen Mailako Arretan eta ospitaleko arretan kontuan hartu beharreko gomendioak, tenperatura altuen alerta dela-eta
Lehen Mailako Arreta
- Identifikatu beroarekin lotutako patologiaren alerta-zeinuak, eta hartu beharrezko neurriak.
- Saiatu AIEEak ez agintzen (aspirina, AIEE klasikoak, COX-2aren inhibitzaileak).
- Sukar kasuan eta bero-kolpe susmoak badaude, EZ agindu PARAZETAMOLA (ez du balio bero-kolpea tratatzeko eta ohikoa izaten den gibeleko kaltea larriagotu dezake).
- Gorputzaren hoztea bermatu, kanpoko azala hezetu/aireztatuta.
- Hidratazio-egoera zaindu.
- Beharrezkoa bada, tratamenduak egokitu (diuretikoak batez ere).
- Gaixo bakoitzari bere arrisku patologiaren arabera egokitutako prebentzio-aholkuak eman.
Ospitaleko arreta
- Egoeraren diagnosia egin ospitalizazio-eremuetako tenperaturak ikuskatuta (tenperatura-mapa).
- Termometroak jarri gaixo kalteberek denbora gehien pasatzen duten lekuetan.
- Arrisku-taldeetako pertsonak hartzen dituzten eremuetako klimatizazio-baldintzak aztertu, egungoak ez diren baldintzak behar dituzten ikusteko.
- Oheak banatzeko estrategia bat ezarri, ahal den neurrian euren patologia larriagotzeko arriskua duten gaixoak tenperatura baxuagoko eremu/geletan jartzeko, 26 ºC-tik beherakoetan.
- Klimatizazio-instalazioen mantentze-prozesua bermatu.
- Kontsumorako uraren kanpo-horniketa bermatu: kafetegia eta makina automatikoak.
- Tenperaturaren balizko igoerari baldintza onenetan erantzun ahal izateko neurri egokiak hartu.













