UPV/EHUko berezko titulua | Etika Soziosanitarioa

UPV/EHUko Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateak Etika Soziosanitarioko graduondoko prestakuntza eskainiko du 2021-2022 ikasturtean
2021-22 ikasturtea erdipresentziala izango da, % 50ean gutxi gorabehera. Gainera, modu modularrean egin ahal izango da: 20 ECTS eginda, Etika Soziosanitarioko Unibertsitate Aditu titulua lortuko da, eta beste 10 ECTS (ikerketa-lan bat egitea eta hori gauzatzeko prestakuntza metodologikoa ematea dakar), Etika Soziosanitarioko Unibertsitate Espezialista titulua. Hizkuntza gaztelania izango bada ere, ikerlana euskaraz egin ahal izango da.
Graduondoko honen helburu nagusia da etika aplikatuan eta gatazka etikoen konponketan trebatzea esku-hartze sozial, sanitario eta soziosanitarioaren eremuko profesionalak. Kontua da, batez ere, gizarte- eta mediku-zientziei aplikatutako etikaren ikuspegia txertatzea, pertsonen duintasun berdinaren, balioekiko eta kontzientzia-askatasunarekiko errespetuaren, haien eskubideen babesaren eta ongizatearen hobekuntzaren printzipiotik abiatuta.
Unibertsitateko tituludunei zuzenduta dago: Gizarte Lana, Gizarte Hezkuntza, Erizaintza, Medikuntza, Fisioterapia, Farmazia, Psikologia, Soziologia, Zuzenbidea, Gizarte Zientziak eta Zientzia Politikoak, besteak beste.













