Datu pertsonal sanitarioak (IV) | Norberaren osasunari buruzko informazioa lortzeko eskubidea: informazioa eskuratzeko eskubidea

Pertsonen Zuzendaritzak osasun-arloko datu pertsonalei dagokienez kontuan hartu beharreko alderdi garrantzitsu batzuk gogorarazi dizkigu

Datu pertsonalak babesteko araudiak aitortzen du pazienteak eskubidea duela edozein unetan bere historia klinikoan sartzeko, bai eta bertan agertzen diren datuen edo dokumentuen (paperezko dokumentazioa, elektronikoa, ikus-entzunezkoa, etab.) doako kopia bat lortzeko ere.

Datuak babesteko araudian aurreikusitako sarbide-eskubideak ahalbidetzen al du historia klinikoan zein profesional sartu diren jakitea? 

Datuak babesteko araudian aurreikusitako sarbide-eskubideak ez du aurreikusten informazio hori eman behar denik. Informazioa kanpoko beste erakunde edo pertsona batzuei jakinarazi zaienean baino ez da eman behar. Hala ere, zentro batzuek jardunbide egoki gisa ezarri dute. Gainera, administrazio publikoen kasuan, informazio publikoa eskuratzeari buruzko araudiak aukera eman diezaieke pazienteei informazio hori eskuratzeko, jakiteko interes legitimoa baitute.

Pertsonen Zuzendaritza