UPV/EHUko berezko titulua | Etika Soziosanitarioa

UPV/EHUko Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateak Etika Soziosanitarioko graduondoko prestakuntza eskainiko du 2022-2023 ikasturtean
2022-23 ikasturtea erdipresentziala izango da, % 50ean gutxi gorabehera. Gainera, modu modularrean egin ahal izango da: 20 ECTS eginda, Etika Soziosanitarioko Unibertsitate Aditu titulua lortuko da, eta beste 10 ECTS (ikerketa-lan bat egitea eta hori gauzatzeko prestakuntza metodologikoa ematea dakar), Etika Soziosanitarioko Unibertsitate Espezialista titulua lortuko da.
Graduondoko honen helburu nagusia da etika aplikatuan eta gatazka etikoen konponketan trebatzea esku-hartze sozial, sanitario eta soziosanitarioaren eremuko profesionalak. Kontua da, batez ere, gizarte- eta mediku-zientziei aplikatutako etikaren ikuspegia txertatzea, pertsonen duintasun berdinaren, balioekiko eta kontzientzia-askatasunarekiko errespetuaren, haien eskubideen babesaren eta ongizatearen hobekuntzaren printzipiotik abiatuta.
Unibertsitateko tituludunei zuzenduta dago: Gizarte Lana, Gizarte Hezkuntza, Erizaintza, Medikuntza, Fisioterapia, Farmazia, Psikologia, Soziologia, Zuzenbidea, Gizarte Zientziak eta Zientzia Politikoak, besteak beste.
Etika Soziosanitarioko Graduondokoarekin lotutako informazio guztia esteka honetan aurki dezakezue.













