Web mintegia | COVID-19ari buruz elkarrekin ikasten

Deialdi hau profesional sanitarioei zuzenduta dago eta lehentasuna edukiko dute medikuntza eta erizaintzako kategoriak

SARS-CoV-2 koronabirusaren ondoriozko alarma-egoeran emandako hilabeteak esperientzia gogorra izan dira Osakidetzako eta Osasun Publikoko langileentzat eta herritarrentzat.

Gaixotasuna ez ezagutzeak eta birusaren hedapen azkarrak osasun-arloko profesionalak erabaki azkarrak hartzera behartu dituzte pazienteentzat aukerarik onena bilatzeko. Bizitako esperientziatik ikasteko eta agerraldi berrien errealitatearen aurrean dagoen ezagutza partekatzeko unea da, eta etorkizun hurbilean COVID-19ren kontra ahalik eta erantzunik onena aurreratzeko beharra ere badago.

Web mintegi honetan, Osakidetzako eta Osasun Saileko hiru profesionalek gaixotasunarekin lotutako hainbat alderdi jorratuko dituzte, Enrique Peiró, Osakidetzako Osasun Publikoko eta Pazientearen Segurtasuneko Programen Koordinatzailea, gidatuta.

Osasunaren arloko profesionalek koronabirusa duten pazienteei aurre egiteko behar dituen funtsezko alderdiak ezagutzeko, har ezazu parte mintegi honetan. Bertan, gainera, zure zalantzak azaldu eta gaurkotasun handiko eztabaida batean parte hartu ahal izango duzu.

Erreserbatu zure lekua

*Gehienez, 500 parte-hartzailerentzat dago lekua, izena emateko ordenaren arabera.