XV. Enpresen Lasterketan izena emateko epea ireki da

Aurreko urteetan bezala, aurten ere Osakidetzak XV. Vitoria-Gasteizko Enpresen Lasterketan hartuko du parte. Lasterketa hau, urriaren 1ean, 18.30ean, izango da.

Ez da ohiko herri lasterketa bat, baizik eta beren enpresa ordezkatzen duten bi, hiru edo lau pertsonek osatutako taldekako proba bat. Enpresa bakoitzak nahi beste talde aurkez ditzake.

XV. Enpresen Lasterketak parte-hartzaileen artean jarrera osasuntsua sustatzea du helburu, kirolarekiko ohitura langileen arteko topaleku bihurtuz.

DATA eta ORDUA: Larunbata, urriak 1a, 18:30ean

IRTEERA ETA HELMUGA: Probintzia plazan.

IBILBIDEA: Guztira 5 km. dira. Gasteizko hirigune historikoa eta oinezkoen esparrua zeharkatzen ditu.

IZEN – EMATEAK: Ekintza honetan parte hartzeko, beharrezkoa da mezu bat bidaltzea hauetariko posta-elektroniko batera:

jose.monteroluna@osakidetza.eus  edo eduardosantiago.mataleras@osakidetza.eus