Sukar hemorragiko birikoak behatzeko protokoloa

Sukar Hemorragiko Birikoen (SHB) ezaugarriak

Sukar hemorragiko birikoak (SHB) hainbat familiatako birusek eragiten dituzte. Krimea-Kongoko sukar hemorragikoa (KKSH) 1944an deskribatu zen lehenengoz Krimean. 1969an, Krimeako sukar hemorragikoa eragin zuen birusak Kongon 1956an identifikatu zen gaixotasun bat ere eragin zuela ikusi zen. Hortik dator bere izena.
Krimea-Kongoko sukar hemorragikoa Hyaloma generoko kaparren ziztadaren bidez kutsatzen da. Euskadin oso kapar ezohikoa da. KKSH Afrikako ekialdean eta mendebaldean, Asiako erdialdean, SESB ohian eta Europako erdialdeko beste eremu batzuetan oso zabalduta dagoen birus batek eragiten du.
KKSH gaixotasun larria da eta heriotza-tasa altua du, baina ez da ohikoa gizakien artean. Hau da, infekzioa ohikoagoa da animalien artean. Infektatutako kaparren ziztadaren bitartez kutsatzen dira animaliak KKSH birusaz. Gizakiak, normalean, infektatutako animalien odol edo ehunekin zuzeneko kontaktua izanez edo kapar-ziztaden bitartez kutsatzen dira.
SH birusa izan lezaketen/daukaten pazienteak kudeatzeko neurri egokietako batzuk honakoak dira: kontuz ibiltzea paziente horiekiko kontaktuetan eta aire bidezko kutsadurarekin ere erne ibiltzea; izan ere, frogatuta ez dagoen arren, teorikoki pertsona batek airearen bitartez beste pertsona bat kutsa lezake, eta horregatik, SH birusa izateko moduko koadroa dutela dirudien paziente guztiekin hartu behar dira zuhurtasun-neurri horiek.

SH birusa izan litezkeen kasuak detektatzea eta erne egotea

Espainian, animalia basatien artean, SH birusaren eragile izan litezkeen bi birusen genoma aurkitu da, baina gizakien artean kutsadura-kasuak egoteko arriskua txikia da. Zaintza epidemiologikoko sareak SH birusa izan litezkeen kasuak detektatzeko eta erne egoteko protokolo bat dauka (dokumentua erantsi da).
Nahitaezkoa da kasu susmagarri guztiak berehala jakinaraztea Euskadiko Epidemiologia Unitateei, Ebola birusaren antzeko egoeretan erabiltzen diren informazio-kanalen bitartez.

Euskadiko Zaintza Epidemiologikoko Unitateen telefonoak:

• Araba: 945-017163
• Bizkaia: 94-4031563
• Gipuzkoa: 943-022752
• 112 telefonoa lanorduetatik kanpo.