“Zuetaz harro” martxoak 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren leloa
Osakidetzak, ostiral honetan, martxoaren 8an, profesionalak eta herritarrak animatu ditu emakumeak panel batean islatzera
“Zuetaz harro” da Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak Emakunderen, hiru foru aldundien eta EUDELen eskutik bultzatzen duen 2024ko Emakumearen Nazioarteko Egunaren kanpainaren leloa.
Osakidetzak bat egiten du belaunaldien arteko harremana sustatzeko mezuarekin, “Ahuldundutako emakume bakoitzaren atzean ahalduntzera bultzatu duen beste emakume bat egon da” esaldiarekin batera doan leloarekin. Bertan, emakume adituek gazteenen ahalduntzean egindako ekarpena goraipatzen da, belaunaldien arteko harremanaren garrantzia azpimarratuz.
Gainera, Osakidetzako profesionalak eta osasun-zentroetara joaten diren herritarrak gonbidatzen dira berdintasunaren arloan ditugun erreferenteei buruzko hausnarketa partekatzera, galdera hau eginez: “Nortzuk izan dira zure erreferenteak? Konta ezazu!”. Horretarako, esaldiak, argazkiak, ebakinak eta abar irudikatzeko gune bat eskaintzen da. Panela eskuragarri dago jada ospitaleetako hall-ean, eta martxoaren 17ra arte erabili ahal izango da. Gainera, ekitaldi nagusia argazki bat izango da, goizeko 8:30etan ospitaleetako sarreretan, berdintasunaren aldeko borrokari babesa adierazteko. Ekitaldiaren argazki bat atera dezakezue parte hartu nahi duten pertsonekin eta helbide honetara bidali: berdintasuna.araba@osakidetza.eus
Kanpainaren protagonista lau emakume dira, eta bakoitzak aurreko belaunaldietan egindako ekarpena erakusten dute. Beren eskubideen muga handia bizi izan duten eta, hain zuzen ere, horregatik ahalduntzeko eragile bihurtu diren adineko emakumeen ekarpena txalotu du.
Arabako ESIko Berdintasun erreferenteak














