Parte hartu Korrikaren 23. edizioan

Arabako ESIak San Prudentzio Ikastetxearen eskutik hartuko du lekukoa martxoaren 18an, 1045. kilometroan, Euskal Herriko Bulebarra kalearen eta Zabalgana etorbidearen artean, 20:35 aldera

Aurtengo Korrika Irunen hasiko da, martxoaren 14an, eta hamaika egunez Euskal Herri osoa zeharkatu ondoren, Baionan amaituko da martxoaren 24an, lekukoan bidaiatutako mezua irakurriz.

Aurtengo Korrika-ren leloa Harro Herri da, euskara bizirik mantentzeko oztopo guztiak gainditzeko gai den herri baten harrotasuna adierazteko leloa.

Omendua Ipar Euskal Herrian azterketak euskaraz egitearen alde lan egiten duen ‘Azterketak Euskaraz’ taldea izango da.

Arabako ESIak bere profesionalak animatzen ditu euskara egunerokoan erabiltzera, horrela, guztion artean, herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko.

Korrikan parte hartu nahi baduzu edo informazio gehiago behar baduzu, jarri harremanetan Arabako ESIko Euskara Zerbitzuarekin:

* Kilometrora garaiz joatea gomendatzen da.

Aurtengo abestia hau da:

Harro herri korrika
Harro herri korrika
Harro herri korrika
Bagara!

Harro herri korrika
Harro herri korrika
Harro herri korrika
Plazara!

Harro herri
Hona gu euskaldunak
Euskararen lagunak
Hats eta izerdi

Herri harro
Sarean ta kalean
Bihotza pil-pilean
Tik-tak, tik-tak, tik-tok

Mingainaz mingaina
Mintzairaz mintzaira
Lurrarekin batera
Jira eta bira

Ku kukulumuxu
Koko kokoriko
Euskararen sarea
Ez da eroriko

Mingainaz mingaina
Mintzairaz mintzaira
Hizkuntzak hiztunekin
Aberasten dira

Ku kukulumuxu
Ko-ko kokoriko
Algara batean
Edo afoniko…

Arabako ESIko Euskara Zerbitzua