160 egoiliar berri baino gehiagok Araba ESI bisitatu dute plazak esleitu baino lehen

Apirilaren 9an izan da Araba ESIk egoiliar berrientzako antolatutako ate irekiko jardunaldia. Gure erakundea erakutsi zaie espezialitatea eta lanpostu  aukeratu baino lehen

Eusko Jaurlaritzako Euskaldun Berria Aretoa jendez lepo zegoela, 160 egoiliar berri hurbildu ziren Araba ESIra, batzuk gure ingurukoak, eta beste batzuk beste komunitatekoak -Errioxa, Kantabria, Gaztela eta Leon, Madrid, Nafarroa, Aragoi, Andaluzia, Katalunia...-Gure zerbitzuko funtzionamendua ezagutzera eta erabaki bat hartu baino lehen, informazio bila etorri zaizkigu.

160 graduatu berri diren gazte hauek epe labur batean erabaki beharko dute zein espezialitate hartuko duten haien lanbidea garatzeko. Araba ESIko Zuzendaritzak, Ikasketa Burutzak, eta Bioarabako Zuzendari Zientifikoak parte hartu zuten Ate Irekiko Jardunaldi hauetan. Gure erakundeak, eta halaber, gure hiriak eskaintzen dituen aukera guztiak ezagutzera eman zitzaizkien, eta horretaz gain, Gasteizen formakuntza egiten ari diren hainbat egoiliarren bizipenak jakin zituzten. Gure erakundeko profesionalek lagundu zieten lan egin zezaketen tokiak ezagutzera, Araba Unibertsitate Ospitalean zein hiriko osasun zentroetan.

Araba Erakunde Sanitario Integratuak bere zerbitzuak eskaintzen ditu osasun zentro sare eta Lehen Mailako Arreta zerbitzuen bidez, hauek Arabako Unibertsitario Ospitalearekin koordinatuta eta bateratuta daudelarik. Lehen Mailako Arretako zentroen sarean 15 hirian/hirigunetan kokatzen dira eta 7 probintzian/probintziatan zehar, herrietan, alegian. Hauei, Zaballa espetxeko Osasun Zentroa gehitu behar zaio.

Araba Unibertsitate Ospitalea, Gurutzeta eta Basurto Unibertsitate Ospitaleak eta Donostiako Unibertsitate Ospitalearekin batera, Osakidetzako ospitale tertziario handienetarikoa da.

Osasun Ministerioak 2012an eman zion AUOri irakaskuntza egiaztapena, Txagorritxu eta Santiago ospitaleak bateratu zirenean, biek egiaztapena 1983an lortu bazuten ere. Bestalde, Ministerioak 2015eko azaroan egindako azken ikuskaritzan Bikain lortu zuen.

Araba ESIk aurten daukan eskaintza 74 lanpostukoa da, horrela banatuta: 37 ospitaleetako espezialitateak dira, 20 Familia eta Komunitateko Egoiliarrentzat dira, 13 Erizain Egoiliarrentzat, 2 Farmazia Egoiliarrentzat, 1 Psikologo Egoiliarrentzat eta, azkenik,  1 Lan Osasunean.

Egoilar berriek erreferentziazko zerbitzuak bisitatu zuten ere bai, ESIko profesionalek lagunduta aukeratuko duten espezialitatearen xehetasunezko azalpenak jaso zituzten.