67 egoiliar berri iritsi dira Araba ESIra

Asteartean, maiatzak 29, Araba ESIko Arabako Unibertsitate Ospitalean eta Lehen Mailako Arretan egoitzaldia hasiko duten profesional berriei AUO Santiagon harrera jardunaldia egin zitzaien.

Guztira Medikuntzako, Erizaintzako, Farmaziako eta Psikologiako 67 egoiliar atzo gure erakundera etorri ziren euren formazioa espezialista moduan osatzeko. Gehienak emakumezkoak dira eta gure komunitate erkidegotik datoz, nahiz eta Estatuko beste komunitate batzuetatik ere badatozen. Gaztela-Leon, Galizia, Andaluzia… baita horietatik bi Argentina eta Perutik ere.

Ekitaldian Araba ESIko Zuzendaritzak gure erakundeko etorkizuna eta orainaldia azaldu zien etorri berriei, ikasketa buruek berriz, euren irakaskuntza egituraren berri eman zien. Gainera, Nekane Murgak Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariak jardunaldian parte hartu zuen. Bestalde, Mª Ángeles García Fidalgok, Bioarabako Zuzendari Zientifikoak hitz egin zuen ESIko ikerketari buruz eta Ikerketa Sanitarioko Institutu honek dituen aukeraz.

Hainbat tutore eta egoiliarrek euren esperientziak eta bizipenak kontatu zieten jendarteari eta errespetuaren, konfiantzaren, laguntasunaren eta eguneroko lanean komunikazioaren garrantzia azpimarratu zuten.

Paula Ruiz de Gordoa Körner II. Saria

Jardunaldian Paula Ruiz de Gordoa Körner II. Saria ere eman zen, 2016an zendu zen Hematologiako egoiliarren oroitzapenez. Sariak aitortzen dio urtero egonaldiak iraun duen bitartean ikerketa jarduera onena duen egoiliarrari egin duen lana.

Kasu honetan Maddi Laborde Zufiaurre, Psikiatriako 3. urteko egoiliarra, eta Elena Uson Garcia, Medikuntza Intentsiboko 5. Urtekoa, izan dira ex aequo sarituak.

Jardunaldiko momentu hunkigarrienetako bat Joseba Beloki txirrindulari profesional ohia izan zen “Talde Lana” hitzaldiarekin, bere bizipen profesional eta pertsonalei buruz.

Bukatzeko, Araba ESIko Kantaraba abesbatzak lau abestiko errezitala eskaini dio ekitaldia ixteko, “Agur Jauna” ezagunarekin bukatuaz.

Argazki gehiago