Abenduaren 13an, Bioarabak «Osasuna eta nutrizioa, zer dio zientziak?» gaia jorratuko duen herritarrekiko topaketa egingo du
Ekitaldia 2023ko abenduaren 13an izango da, 18:00etan, Gasteizko Europa Biltzar Jauregiko Francisco de Vitoria Auditorioan
"Herritarrekiko topaketaren" helburua osasun-arloko ikerketa eta berrikuntza gizartera hurbiltzea da. Horrela, komunitate zientifikoa herritarrengana hurbildu daiteke osasunari buruz dituzten kezkak ezagutzeko. Edizio honetarako aukeratutako gaia «Osasuna eta nutrizioa, zer dio zientziak?» da.
Sarrera librea da edukiera bete arte
"Herritarrekiko topaketa" honi buruzko informazio guztia Bioaraba OIIaren webgunean aurkituko duzu.