Abian jarri da osasun zentroetatik erregistro zibilera jaiotzen komunikazio telematikoaren programa

Pasa den urrairen 15ean osasun zentroetatik Erregistro Zibilera jaiotzen komunikazio telematikoaren programa. Egun batzuk hehenago, AUO-Txagorritxuko areto nagusian aurkeztu zuten. Aurreko Osaraba batean informazioa eman genuen bezala, Txagorritxu da liderra esperientzia honetan, Osakidetza sarean ekimena pilotatzeko zentroa baita.

Programa hau herritarrarentzako zerbitzu bat da, gurasoek ospitalean eskatzeko jaioberrien inskripzioa eta Erregistro Zibilera bidaltzea, hara joan gabe, ahalbidetzen duena.

Aurkezpen-ekitaldian Maria Jesus Mugicak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko hartu zuen hitza, proiektuaren ikuspegi global bat eskaintzeko. Aurkezpenean hauek ere izan ziren: Xabier Balerdi, Gobernuko Justizia Sailekoa, ikuspegi juridikoa eman zuena; Félix Gutierrez, ospitaleko Pazienteak Kudeatzeko Unitateko medikua, proiektuaren kudeaketa azaldu zuena; eta, Estela San Miguel, Gasteizko Erregistro Zibileko epaile arduraduna, proiektuaren ikuspegi juridikoaren gainean mintzatu zena.

AUO Txagorritxuko Harrera Unitatea arreta-gune bat izango da, zeinetara gurasoak joan ahal izango diren tramite hori egiteko jaioberriaren lehenengo 72 orduetan. Dokumentuak eskaneatu ondoren, Erregistro Zibilera bidaltzen dira ordenagailu bidez. Han, haurraren inskripzioa egin eta jakinarazpena bidaliko diete gurasoei mail bidez edo beraiek emandako helbidera.

Programa hau justizia administrazioa eta Erregistro Zibilaren arloan berritzeko neurriei buruzko legaren barruan kokatzen da. Osasun sailak laguntzen du hau bezalako proiektuetan, jarri nahi dutenak herritarra koordinatzeko eta instituzio publikoetara hurbiltzeko jardueren erdian.