Aurpegi-masailetakoa, etengabeko eskaerari arreta emateko zerbitzu berritzaile bat

Aurpegi-masailetakoa izan da Arabako Unibertsitate Ospitalean berritu den lehen zerbitzua. Orain Santiago egoitzako 3.A solairuan leku zabal eta funtzional bat dauka.

Bere sailetan oso kasu desberdinei arreta ematen diete, bi arlo nagusitan banaturik:

  • Kirurgia txikiak (nagusiena, juizioko haginak).
  • Aurpegi-masailetako kirurgia. Traumatismoaren (hausturak, sortzetiko edo hartutako aurpegiko deformazioak) eta aurpegiko, buruko eta lepoko tumoreen kasuei arreta ematen diete; ahaztu gabe tenporomandibularraren disfuntzioa duten pazienteen arreta; batzuetan kasu horiek kirurgia behar dute.

“Justu orain tenporomandibularraren artikulazioa artatzeko unitatea sortzen ari da Errehabilitazio eta Psikiatria zerbitzuekin batera”, azaltzen du Juan Alonsok, zerbitzuburuak. Horretaz gain, sail artekoak dituzte Loaren Unitateko pazienteekin.

Urterik urtera hazi egin da aurpegi-masailetako jarduera, dauzkan 30 urteetan. 2015 urtearen bukaeran zortzi mila kontsulta baino gehiagori arreta emango diote, eta baita 1.200 kirurgia inguru egin ere.