Agustín Azpiazuren, Araba ESIko erradiologo interbentzionista, agur-gutuna

Nahiz eta duela gutxi AUOko mediku guztiei agur-gutun bat idatzi nien, orain egoki iruditu zait zerrenda handitzea eta Araba ESIko lagun guztioi idaztea.

1980ko urtarrilean, Txagorritxu Ospitalean BAME 1 gisa hasi nintzen, eta 1987an, Basurtu Ospitaletik etorriberria nintzela, hodietako Erradiologia Interbentzionista ataleko “arduradun” izatera pasa nintzen.

Interbentzioak egiteko atal honetan egindako lana erabat atsegina izan da niretzat. Zoriontsua izan naiz urte guzti horietan lan hori egiten.

Hori horrela izan da, neurri handi batean, profesional asko eta askoren laguntzari esker (erizainak, zelariak, medikuak, teknikariak (TER), erizaintzako laguntzaileak, administrariak, garbitzaileak, idazkariak, mantentzeko teknikariak, elektromedikuntzakoak eta abar). Inor ahazten badut, barkatu. Lerro hauen bidez goraipatu eta eskertu nahi dut atal honi horiek guztiek emandako laguntza.

Ziur aski, ZUEK, GUZTIOK gabe, ez nukeen hain gustura lan egingo Txagorritxu ospitalean, gaur egun AUOko egoitza dena. Bihotz-bihotzetik, guztioi eskerrak eman nahi dizkizuet.

Mila esker guztioi, eta beti arte!

Sin: Agustín Azpiazu Alonso-Urquijo