Algaraz clown taldea AUO Txagorritxuko pediatrian

Euskaraldia kanpainari eta Araba ESIko euskararen asteari amaiera emateko ekitaldien baitan, abenduak 2an, Algaraz clown taldearen ikuskizunaz gozatzeko aukera izan genuen AUO Txagorritxuko Pediatrian

Euskararen astean hainbat ekimen izan ditugu horren inguruan, Araba ESIko langileak batzeko asmoz. Azaroaren 26an Jon Maia bertsolaria izan genuen gure artean eta 29an “Euskararen normalizazioaren inguruko  I. topagunea” ospatu genuen “Elkarrekin, ekin” lelopean.

Bukatzeko, Lotx eta Potx, pailazoen ikuskizuna izan zen AUO Tagorritxun ospitalaratutako ume eta gurasoen gozamenerako. Ekimen honen helburua gaixorik dauden haurrek eta sendiartekoak euskararekin gozatzea da, gaixoaldiaren botikarik onena euskarak lortutako irribarre bidez. Algaraz taldeko partaideek magiaz, kantuz, eta umorez betetako ikuskizuna eskaini ziguten.