Araba ESI Eskuen Higienearen Mundu Egunean

Araba ESIk, «Bizitzak salbatzen dituzten segundoak. Garbitu eskuak» OMEren lelopean, osasun langileak kontzientziatu nahi ditu eskuen higienearen praktika onak mantentzeko eta hobetzeko dagoen beharraren inguruan

lavado manos

Gaur, maiatzak 5, Eskuak Garbitzeko Munduko Eguna dela eta, Araba ESIk eskuak behar bezala garbitzearen garrantziaz sentsibilizatu nahi du, gure erakundeko profesionalek eskuen higiene on baterako jarraitu beharreko 6 pausuei buruzko bideo batekin.

2005ean OMEk Pazienteen Segurtasunean lehendabiziko mundu erronka abiarazi zuen, “Lean Kare if Safer Care” (Arreta garbia arreta ziurragoa da), pazienteen segurtasunean nahitaezko eta oinarri sendoa duen infekzioen kontrola unibertsalki aztertzea lortzeko helburuaz, eta halaber, eskuen higieneak jokatzen duen funtsezko paperaz jabetzeko, zehazki, osasun arretari lotutako infekzioen murrizketan.

Araba ESIk eskuen higiene egokia sustatu nahi du, alegia,  neurri sinple eta eraginkor honen bidez osasun arretarekin erlazionatutako infekzioak murrizteko eta halaber, jokabide eta kultura aldaketa sorrarazi nahi du pazienteeren segurtasunari dagokionez.