Araba ESI geratu da finalista Quality Innovation of de Year 2016 nazioarteko sarian

Araba ESI geratu da finalista Quality Innovation of de Year 2016 nazioarteko sarian, Berrikuntza Potentzialaren kategorian, “Positroien emisio bidezko tomografia irudiak gidatutako biopsiarako kita” proiektuarekin.

Aintzatespena atzo arratsaldean jakinarazi zen Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian, Iñigo Urkullu lehendakaria buru izan zuen gala batean. Mª Ángeles García Fidalgok, Fisika Medikoko zerbitzuburua, jaso zuen proiektua Euskadiko faseko finalista dela egiaztatzen duen txapela.

Proiektu hori beste 51 finalistarekin lehiatuko da nazioarteko azken fasean, eta erabakia otsailean emango da Pragan. Azpimarratu behar da sari honen bertako fasean Araba ESI  finalista izan dela ere gizartearen eta osasunaren  sektoreko Berrikuntza kategorian.

Bertako fasera 36 hautagai aurkeztu ziren, eta bi kanporaketa-prozesuren ondoren, 6 enpresa izan ziren finalista, sariko kategoria bakoitzeko bat.