Araba ESI jaioko da, Osasun Sanitarioa Integratua

IMG0430_pAUOko gerenteak, Jesus Larrañagak, ospitaleko egoitza bietan aurkeztu ditu Araba ESIko ildo nagusiak, lehen mailako arreta eta arreta espezializatua batuko dituena eta ofizialki 2016ko urtarrilaren 1ean sortuko den osasun zerbitzuetako erakunde bat izango dena.

ESI bat Osakidetzak sortzen duen Erakunde Sanitario Integratu bat da, zerbitzuen kalitatea optimizatzea helburu duena, integratuz erakunde bakar batean osasun zentroetako lehen mailako arreta (Araba Eskualdea) eta zerbitzu espezializatuetako zerbitzuak.Larrañagak azaldu zuen Arabako Eskualdeak eta AUOk ildo estrategikoak eta helburu komunak garatu dituztela, lortzeko batera arreta integratu bat. Osasun zerbitzuak batzearen helburua da, arretaren kalitatea hobetzeaz gain, funtzionamendu eta langileen gastuen kontrola edukitzea eta antolakuntza sanitarioa hobetzea. Helburu hauek lortzeko, lehen mailako arretak zein arreta espezializatuak garatu behar izan dituzte ildo estrategikoak, besteak beste, pertsonak –sistemaren ardatza direnak-; erronka berriak integratzea, adibidez, kronizitatea, zahartzaroa eta dependentzia; sistemaren jasangarritasuna bermatzea; profesionalak eta baita berrikuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza. Era berean, gerenteak aipatu zuen azken helburua asistentziako arloen arteko integrazioa dela, pazienteek euren beharretara egokitutako kalitatezko arreta eta zainketak erabat koordinaturik jaso ditzaten. Arreta integratu horrek hiru zutabetan oinarrituta egon behar du: gobernantza integratzailea, gizarteko agente eta osasun publikoarekin koordinazioa dakarrena, eta, kultura eta balore batzuk, egungo zatiketatik integraziorako aldaketa ekarri behar dutenak

Aipaturiko integrazioa sustatzeko jarraipen asitentziala ahalbidetzen duten tresnak garatu dira; besteak beste, ibilbide asistentzialak eta ibilbide klinikoak, integrazio soziosanitarioa eta farmaziakoa

Bestaldetik, Larrañagak goraipatu zuen pertsonak ardatz nagusia direla. Horregatik, herritarren parte hartzea bermatu behar da, tresna gisa, tokiko osasunari buruzko erabakiak hartzen inplikatzeko eta gizarteari jakinarazteko. Horiek posible egiteko, proposatzen da ESIren antolakuntza eta funtzionamenduaren inguruan erabakiak hartzeko eskumena duten herritarrak parte hartzeko kontseiluak sortzea.

Beraz, ESIren misioa da gizarte agenteen eta inplikaturiko instituzioen arteko lankidetza. Ondorioz, talde lanak, trukeak, ezagutza trukatzeak eta garatzeak, eta partaidetzaren kultura sutatzeak eramango gaituzte lan-arlo hauek definitzera: kudeaketaren hobekuntzan profesionalak inplikatzea, prebentzioaren orientabidea eta osasuna hobetzea, eta esparru soziosanitarioa garatzea, zeharkakotasuna galdu gabe.

Aurkezpena deskargatu (PDF):

El_reto_de_la_Integracion_OSI_Araba_2016