Araba ESI Korrikaren 21. edizioan

Araba ESIk Korrikan parte hartuko du, aurten bere 21. ediziora iritsiko dena. Lasterketa Garesetik abiatuko da apirilaren 4an eta Vitoria-Gasteizen amaituko da apirilaren 14an 12:30ean festa handi batez

Aurtengo Korrikaren leloa klika izango da: “euskara hautatzeko deia, ikasteko erabakia hartzeko, erabiltzeko eta inplikatzeko eta saltoa emateko, neurriak hartuz pertsona guztien eskubide linguistikoak bermatzeko asmoz”.

Kasu honetan, gure erakundeak 2.536 kilometroan parte hartuko du, Mexiko kaleko hasieran kokatutakoa, apirileko 14aren 11:23an. Osakidetzako Zuzendaritza Orokorraren eskutik jasoko dute hiru profesionalek lekukoa eta Arabar hiriburuko Abendaño Ikastolari emango diote.

Araba ESIko zuzendaritzak profesional guztiak animatzen ditu euskara erabiltzera bere egunerokotasunean hizkuntza lan erraminta bila dadin.

Parte hartu nahi duenak edo informazio gehiago jaso nahi duena, Araba ESIko euskara zerbitzuarekin harremanetan jar zaitezke.

Anima zaitez!