Araba ESI Toledoko Erizaintzako Kongresuan

Apirilean izan ziren Toledon, FAECAP X. Kongresu nazionala, I ACAMEC Kongresua eta VII EIR eta Tutore Topaketa nazionala. “Botere eman, Erreztu eta Partekatu” goiburupean, Familia eta Komunitateko Erizaintzako 500 profesional baino gehiago bildu ziren non gazte egoiliarrak eta espezialistak hartu zuten parte.

Fernando Lamata, Kudeaketa eta Politika sanitarioaren adituak, inaguratu zuen kongresua eta osasun sistemaren krisiaren eragileak, alde sozialak eta Familiako eta Komunitateko erizainen zeregina errealitate horretan izan zituen hizpide.

Besteak beste, Familiako eta Komunitateko Erizainen gaitasuna, komunitateko osasun ekimenen bultzada eta Lehen Mailako Arretako marko berri bat eratzeaz luze mintzatu zen.

Kongresuan zehar, bost mahai biribildu egin ziren pertsonei eta komunitateari botere emateaz hitz egiteko; baita ahuleziari aurre egiteko Familiako eta Komunitateko zereginez ere. Era berean, Familiako eta Komunitateko Erizaintzak konpartitutako esperientziak, Erizaintzako ikerkuntzaren produkzioa eta ebidentzian oinarritutako praktika bultzatzeko premia izan ziren beste hizpide batzuk. Horrez gain, 350 ikerketa zientifiko ere aurkeztu ziren.

Nerea Gutiérrez Bartolomé, Araba ESIko Erizaintzako Zuzendariak kongresuan hartu zuen parte Batzorde zientifikoaren kide eta “Ahuleziaren aurreko Erizaintzako eta Komunitateko Erizaintzako zeregina” mahaiaren moderatzaile baita komunikazio eta poster mahaikide ere. Gainera, gure erakundeak bi komunikazio eta poster bat aurkeztu zituen.