Araba ESIako Endokrinologia eta Nutrizio Zerbitzuak nutrizioan komunikazio onenaren saria jaso du
XXII. Euskadiko Endokrinologia, Diabetes eta Nutrizioko Elkartearen Kongresuan eman zen saria
Oraingo honetan, COVID-19ren pandemiaren ondorioz, XXII. SEDyNE Kongresua (Euskadiko Endokrinologia, Diabetes eta Nutrizioko Elkartea) ezin izan zen aurrez aurre egin, baizik eta formatu birtualean egin zen 2021eko maiatzaren 7an. Kongresuan, Araba ESIako Endokrinologia eta Nutrizio Zerbitzuak nutrizioan komunikazio onenaren saria jaso zuen.
Nutrizio parenterala emateko prozedurari buruzko irizpideak bateratzea helburu duen azterlan bat egin da, jarduera bakarra eta diziplina anitzekoa ahalbidetuko duen protokolo bat eginez, etxeko nutrizio parenterala duten pazienteetan iraupen luzeko kateterrarekin lotutako bakteriemiak prebenitzeko. Era berean, Endokrinologia eta Nutrizio Zerbitzuko erizainek prestakuntza-saio bat egin dute, profesionalek nutrizio parenterala maneiatzeko beharrezko ezagutzak eskura ditzaten.
Azterlanaren emaitza da etxeko nutrizio parenterala duten pazienteen kateterrarekin lotutako bakteriemien prebalentzia nabarmen murriztu dela, berrikuspen teoriko eta praktiko zabala egin ondoren.
Honako hauek dira azpimarratu diren ondorioak: asistentzia-jardunbidearen autoebaluazio jarraitua egiteko beharra, hobekuntza-arloak aurkitzeko; erizaintza espezializatu batetik profesionalen arteko osasun-hezkuntzaren garrantzia; eta, azkenik, protokoloak sortzearen eta eguneratzearen garrantzia, gerta daitezkeen konplikazioak prebenitzeko eta pazienteen segurtasuna sustatzeko jarduketa-tresna komun gisa.
Egileak: Maite Coronel, Lobna Taouil, Oiane Martín eta Idoia Sáez de Argandoña, Araba ESIako Endokrinologia eta Nutrizio Zerbitzuko erizainak.